Bideojokuen Diseinua Toronton II: Lehenengo lauhilekoa  

Posted by Unai in

(Read in English) (Leer en español)

Hona hemen blogaren bigarren sarrera Torontoko George Brown College-an Bideojokuen Diseinua ikasteari buruz. Duela hilabete batzuk sarrera bat argitaratu nuen iada, zeinetan bideojokuekin erlazionatutako edota atzerriko programa batean sartzeari buruz idatzi nuen. Gaur, klasean egiten duguna, programa zehatz mehatz zertan datzan eta lehenengo lauhilekoan izan ditugun ikasgaiei buruz mintzatuko naiz.



Bideojokuen Diseinuaren Teoria I
Ikasgai honetan Jokuak, letra larriz, egitea ikasten dugu; hala nola zer diren ulertzen, bai berez eta baita hauek sortzen ari garen inguru soziokulturala kontuan hartuz. Klase hauetan ez dugu soilik irakaslearen (Adam) klase magistral bat entzuten, baizik eta ikasleek aktiboki parte hartzen dugu, iritziak eta esperientziak partekatuz. Gainera, oso ikasgai praktikoa da: mahai-jokuak probatzetik, gure bideojoku propioak sortzera, denetarik egiten dugu. Nire ikasgai gogokoena dela onartu behar dut!

Proiektu adibidea: Mahai-joku bat sortzea. Lan zaila lehenago hauetako askotara jolastu ez direnentzat, baina oso gogokoa izan zena guztientzat; batez ere azken bi asteetan, jokuak probatu egin genitunean. Nirea karta joku bat izan zen, Terror, "indar armatuen" eta "intsurgentzien" arteko gatazketan oinarritua. Noizbaiten honi buruz gehiago azalduko dut hemen!



Gure mahai-jokuak probatzen; eta "Terror"-en adibidezko karta batzuk.


Bideojokuen Psikologia I
Aurreko ikasgaiarekin uste nuenaren baino erlazio handiagoa du. Gainera, horren ondoren dugu, eta irakasle berarekin, Adam. Dinamika, beraz, antzekoa da: hainbat gai eztabaidatzen ditugu (sexua bideojokuetan, hipererrealitatea, koloreen erabilera, zer kontsideratzen dugun artea bideojokuetan...), bestelako iritziak aurkezten zaizkigu, gure esperientziak azaltzen ditugu, etab.

Proiektu adibideaExploraziorako inguru seguru bat sortzea Minecraft-en. Bestelako zereginak, hainbat motetako jokuentzat ideiak sortzea izan dira.



Minecraft erabiltzea unibertsitateko proiektu batean? Konta ezazue nirekin.


Bideojokuen Narratiba
Izenak berak dioen bezala, ikasgai honetan istorioak kontatzen ikasten dugu. Ez bideojokuei soilik aplikatua, gainera, baizik eta komunikabide desberdinetan. Hasi aurretik, dagoeneko narratiba bidejokuetan gehien interesatzen zitzaidan elementuetariko bat zen, baina, egia esan, hasterakoan Nick-en hitzaldi bereziak atzera bota ninduten. Hala ere, behin ohitzen zarelarik, zer esan dezaket Tolkien, Martin, Lovecraft eta Herbert-i klase osoak eskaintzen dizkion ikasgai bati buruz?

Proiektu adibideaInbestigatu eta aurkezpenak egin. Gu hamabion artean lau gai banatu behar genitun eta hiru gaietan oinarrituta aurkeztu: orokorrean, bideojokuetan eta gure bideojokuetan. Hemen deskargatu dezakezue nik egin nuena, Elkarrizketari buruz, edozein komunikabidean.


Klasea amaitu eta arbela honelako hitzez beteta dagoenean, zerbait ondo dihoala esan nahi du.


Mailen Diseinu Aurreratua I
Ez da asmatzeko zaila: ikasgai honetan, Brad-ek bideojokuentzat maila dibertigarriak eta jokuaren progresuarekin koherenteak egiten irakasten digu. "Aurreratua" deritzogu, George Brown College-ko Bideojokuen Programazioa karreran Mailen Diseinuaren ikasgai bat ere badagoelako, baina, lasai, ez da aurretik ezer jakin behar kurtso hau ikasteko (joku askotara jolastu izanaz gain, noski!). Ez da mailak diseinatzen ikasten soilik, baizik eta nola dokumentatu, nola elkarrekin erlazionatu, beste jokuetako mailak aztertu, eta askoz gehiago.

Proiektu adibidea3D maila bat sortu UDK-rekin. Hiru dimentsiotako maila bat, ongi prestatua eta dokumentatua, eraikitzearen erronkari, Unreal Development Kit erabiltzea gehitzen zaio. Honela, Unity-z gain motore gehiago erabiltzea ikasten dugu, hura baita ohikoena guretzat.


Inquisition izena jaso zuen balizko joku batentzat maila bat diseinatzen.


Bideojokuen Produkzioa I
Zalantzarik gabe, hau ikasgairik praktikoena dugu. Bertan, gure hiru talde lan nagusienak garatzen hasi ginen. Lauhilekoaren lehenengo erdian, jokuen ideiak aukeratu, garatu eta diseinatu egin genituen. Bigarrenean, Bideojokuen Garapeneko eta Bideojokuen Programazioko ikasle nabari batzuk "kontratatu" egiten ditugu taldeak osatu eta jokuak garatzeko. Dena, JP-ren, masterraren buruaren, gida bikainari eta aholku erabilgarriei (baina kontraesankor!)esker.

Gainera, jokuak IGF-an (Independent Games Festival) aurkezteko intentzioa dugu, eta baita dirua lortzen saiatzeko eta jokuak Kickstarter-en jartzeko. Horretarako, enpresa bat bezala lan egin beharko dugu eta hori gailurrera eraman nahi dugu, ahal izanez gero. Gure 13AM Games-eko jokuak, Gunwolf, Infectoids eta Mona, arretaz jarraitzeko, jarrai iezaguzu FacebookTwitter eta gure webgunean.


Infectoids (lehen Siege), Gunwolf: Quest for the Wolf Gun eta Mona, 13AM-ren uneko proiektuak.


Bideojokuen Kudeaketa I
Bere klasean, Wojtek-ek ez digu soilik bideojokuaren industriari buruz, honen barneko rolei buruz eta kudeatzaile edota lider on bat nola izan irakasten; gure 13AM Games-eko proiektuen gestioarekin ere pila bat laguntzen gaitu.

Proiektu adibideaGantt diagamak egin gure talde lanetarako. Bideojokuen Kudeaketaren eginkizunak bai gure proiektuen kudeaketarekin, bai gutako bakoitzaren garapen pertsonalarekin lider eta kudeatzaile bezala laguntzen gaituzte.


Gantt diagrama, txikia, gure kudeaketaren sekretuak ikusi ez ditzazuen :)


Diseinu Dokumentazioa
Azkenik, beste ikasgai erabilgarri baino nekagarria, dokumentazioa beti horrelakoa baita! Dan-ekin, bideojoku bat garatzeko prozesuan zein dokumentazio mota dauden ikasi dugu; eta baita prozesu horri berari buruz, bideojokuaren industriaren hainbat ezaguera orokorren artean. Gainera, irakasgai honek aurkezpenetan enfasi handia jartzen du, gure ideiak pertsona desberdinei aurkezten jakitea oso garrantzitsua baita.

Proiektu adibideaBideojokuaren Diseinu Dokumentu bat idaztea. Bai, bat idatzi behar izan genuen, osorik. 20 eta 50 orrialdeen artean, ongi gogoratzen badut, udan, hirugarren lauhilekoan, egingo ditugun joku indibidualetarako. Nirea primeran egin nuen, informazio askorekin, ia 70 orrialde, baina, Dan, nota apur bat altuagoa merezi nuen! Emate datarekin liatu egin nintzen (zer zentzu du 12 pm eguerdia izatea, eta ez gauerdia? zer zentzu, 11 am eta gero 12 pm etortzea, eta ondoren, 1 pm? zentzurik ez) eta, beraz, dokumentua orrialdeak zenbakitu gabe, mapa bat faltan, eta minutu 1 berandu bidali nuen, baina nota gehiago merezi zuen!


BDDaren adibidezko orrialde batzu, nire proiektu final Arertia Rises-entzat.



Espero dut interesgarria iruditu izatea. Gustora erantzungo diot edozen glderari, edozein iruzkin eskertuko dut, eta honi guztiari buruz informazio gehiago emango dut aurrerantzean.

This entry was posted on domingo, enero 19, 2014 at 18:45 and is filed under . You can follow any responses to this entry through the comments feed .

0 comentarios

Publicar un comentario

Publicar un comentario